Grandes Idées pour la Science
Domaines
Langue
Temps d’apprentissage moyen
Fonctionne hors-ligne
Description
Aurkeztutako ingurumenari buruzko ILSak inpaktu sozioekonomiko inklusiboaren ikuspegia erabiltzen du. Jarduera honetan, pertsonen elikadura ohiturei erreparatzen diegu, eta ohitura horiek klima aldaketan nola eragiten duten aztertzen dugu. Ikasleek zer jaten duten aztertu eta beren aukera pertsonalek beren inguruan eta mundu mailan eragina izan dezaketela hausnartu behar dute.
Ikaskuntza-helburuak:
Jarduera honen ondoren, ikasleak gai izan behar dira:
• Hautatzen dugun janariak ingurumenean eta berotegi-efektuko emisioen ekoizpenean nola eragin dezaketen ulertzea
• Elikagaien ekoizpenak berotegi-efektuko gasen isuriei nola eragiten dien ulertzea
• Dieta aldatuz karbono dioxidoaren arrastoa murriztu dezaketela ulertzea
Jarduera hau proiektu bakar gisa erabil daiteke. Baina irakasle batek ikasleentzako jarduera holistiko erakargarri bat diseinatu nahi badu, « berotegi-efektuko gasak » adibidez, (bigarren hezkuntzako ikastetxeetarako), hiru ikasgai erabil ditzake abiapuntu gisa.
Jarduera honen aurretik, ikasleek berotegi-efektuko gasen eta berotegi-efektuaren atzean dagoen zientziari buruzko jarduera bat egin dezakete (lagunak ala etsaiak?). Ondoren, inpaktu sozioekonomikoari buruzko jardueran parte har dezakete (Zein da zure dietaren aztarna?). Azkenik, eskola irekiko azken jarduera batean parte har dezakete. Jarduera horretan, gizakiak sortzen dituen berotegi-efektuko gasen eta horiek beren komunitatean duten eraginaren inguruan kontzientziatuko dira (Nola murriztu giza isuriak).
ILS hau Ikaskuntza inklusiboaren diseinu unibertsalaren printzipioak (UDI) jarraituz diseinatu da.
Aztertzaileak: Nikoletta Xenofontos et Tasos Hovardas
Itzultzaileak: Nere Sierra
Jarduera hau InSTEAM proiektuaren esparruan sortu da (N. 2019-1-ES01-KA201-064261).
View and write the comments
No one has commented it yet.