Description

ILS hau bigarren hezkuntzako ikasleentzako jarduera bat da eta proiektu batean oinarrituta dago. Helburu nagusia energia berriztagarrien garrantziari buruzko eztabaida sustatzea da, ikasleek euren herrialdean edo eskualdean energia berriztagarrien erabilera iker dezaten. ILSak energia berriztagarrien alderdi positiboak eta negatiboak aztertzera gonbidatuko ditu ikasleak, bai eta nolako zailtasunak dauden enpresak eta politikariak energia berriztagarriak erabiltzeko beharrezko pausoak ematera konbentzitzeko. Proiektu honek antolatzeko trebetasunak garatzen ere lagunduko die ikasleei. Horretarako, AMIA analisi bat erabiltzen ikasiko dute, beren baieztapenei eusteko. Gainera, txosten bat egin beharko dute ateratako ondorioekin. Prozesuan zehar hainbat gaitasun garrantzitsu garatuko dituzte: pentsamendu kritikoa, komunikatzeko gaitasuna eta sormena, besteak beste.

Jarduera honek artikulu hau erabili du AMIA analisirako informazio-iturri gisa B. Aydin, "SWOT analysis of renewable energy« , 2014 International Conference and Utility Exhibition on Green Energy for Sustainable Development (ICUE), 2014, pp. 1-7.: https://citeseerx.ist.psu.edu/viewdoc/download?doi... [Ingelesa]

Traductora: Nere Sierra
Esta actividad se desarrolló en el marco del proyecto InSTEAM (Grant Agreement N. 2019-1-ES01-KA201-064261).

No votes have been submitted yet.

View and write the comments

No one has commented it yet.