
Big Ideas Of Science
Subject Domains
Language
Average Learning Time
Works Offline
Description
Jarduera hau ingurumenari buruzko ikasgai inklusibo kultural baterako diseinatu da. Jarduerak ikasle bakoitzaren barruan dagoen artista atera nahi du eta, horretarako, klima aldaketaren inguruan kontzientziatzeko bere artelana sortzera gonbidatzen du. Jarduera amaitzeko, ikasleak beren erakusketa egin eta beren artea aurkeztera animatuko ditugu.
Ikaskuntza-helburuak:
Jarduera honen ondoren, ikasleak gai izan behar dira:
- Klima aldaketaren oinarri zientifikoak ulertzea.
- Artearen bidez klima aldaketari buruzko mezuak adieraztea eta komunikatzea.
- Klima aldaketari buruzko erakusketa tematikoa prestatzea.
Jarduera hau proiektu bakar gisa erabil daiteke. Baina irakasle batek ikasleentzako jarduera holistiko erakargarri bat diseinatu nahi badu, " klima aldaketari" adibidez, (lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeetarako), hiru ikasgai erabil ditzake abiapuntu gisa.
Ikasleek, hasteko, benetan gertatzen ari den klima aldaketaren garrantzia ulertzeko jarduera bat egin dezakete (Zientzia eztabaidaren atzean). Jarraian, jarduera artistiko honetan parte har dezakete klima aldaketak beraientzat zer esan nahi duen adierazteko (Ikuspegi artistikoa). Azkenik, eskola irekiko jarduera batean parte har dezakete, beren komunitatea klima aldaketari buruz kontzientziatzeko (Hitza zabaldu zure komunitatean).
ILS hau Ikaskuntza inklusiboaren diseinu unibertsalaren printzipioak (IUD) jarraituz diseinatu da.
Aztertzaileak: Olga Dziabenko eta Iratxe Mentxaka
Jarduera hau InSTEAM proiektuaren esparruan sortu da.
View and write the comments
No one has commented it yet.