Description

Ingurumenari buruzko ILS hau zientziaren ikuspegitik diseinatuta dago. Ikasleei energia berriztagarriaren garrantzia aurkezten zaie, mundua nola ari den energia berriztagarrirako bidea egiten erakustearekin batera. Haize-parkeen eraikuntzaren atzean dauden ingeniaritzako elementuak ezagutu ondoren, alkatearen rola hartuko dute eta euren herrian haize-parke bat eraikitzeko aukera ikertu beharko dute. Amaitzeko, haize-energiara % 100ean aldatzeko zer zailtasun dagoen hausnartuko dute.

Ikaskuntza-helburuak:

Jarduera honen ondoren, ikasleak gai izan behar dira:

  • Energia berriztagarriaren garrantzia azaldu
  • Mundua eta euren herrialdea nola ari diren moldatzen energia berriztagarrietara aldatzeko bidean ezagutu
  • Haize-parkeen eraikitzeko kontuan hartu beharreko faktoreak zerrendatu
  • Haize-energiaren eta haize-sorgailuetan oinarriak azaldu
  • Energia berriztagarri hutsetara aldatzea zergatik den zaila hausnartu

Jarduera hau solte egin daiteke, baina oso egoki batu liteke alde zientifikoa lantzen duten ILS hauekin: “Energia Berriztagarriak - Hemen dator Eguzkia”, eguzki-energiari buruzkoa, eta "Energia berriztagarria-Haize ona”, haize-energiari buruzkoa; ikuspegi sozioekonomikoa lantzen duen “Energia berriztagarrien aktibistak” ILSarekin; eta eskola irekiko bi ILS hauekin: “Energia berriztagarrien agenteak” eta “Energia berriztagarria: Enbaxadore gazteak”, baita kultura ikuspegia lantzen duen ILSarenak ere: “Kultur mugak gainditu”.

ILS hau Ikaskuntza inklusiboaren diseinu unibertsalaren printzipioak (IUD) jarraituz diseinatu da.

Aztertzaileak: Olga Dziabenko

Itzultzailea: Nere Sierra

Jarduera hau InSTEAM proiektuaren esparruan sortu da (N. 2019-1-ES01-KA201-064261).

No votes have been submitted yet.

View and write the comments

No one has commented it yet.