Description

ILS hau eskola irekiko jarduera da eta bigarren hezkuntzako ikastetxeei zuzenduta dago. Helburua da ikasleak konturatzea zenbat energia behar duten eguneroko bizitzan, nondik datorren energia hori eta nola lagundu dezaketen planeta berdeagoa lortzen, energia modu efizienteagoan erabiliz eta, ahal denean, energia berriztagarriak aukeratuz. Urrats bat harago joanda, ikasleek beren lana komunitatearekin partekatuko dute, kontzientziatuz eta aldaketa sustatuz. ILS hau proiektutzat hartzeko diseinatuta dago. Irakasleek erabaki dezakete zein izango den proiektuaren iraupena eta sakontasuna.

Gure agenteek gure kale eta etxeetan zenbat energia kontsumitzen eta alferrik galtzen den jakingo dute, eta etxean eta eguneroko bizitzan energia nola aurreztu dezaketen eta energia berriztagarri gehiago erabiltzeko zer aldaketa egin daitezkeen ikusiko dute.

Azkenik, energiaren erabilera murrizteko plan bat sortuko dute eta energia berriztagarri gehiago erabiltzeko irtenbideak eskainiko dituzte.

Lana amaitutakoan, beren ideiak partekatuko dituzte.

Ikaskuntza-helburuak:

Jarduera honen ondoren, ikasleak gai izan behar dira:

•    Gehiegizko energia-kontsumoaz ohartarazi
•    Energiaren arazoari konponbideak aurkitu
•    Gure egunero bizimoduan energia zertan galtzen den alferrik ulertu
•    Energia aurrezteko modu praktikoak pentsatu
•    Energia berriztagarriak zein muga dituen ulertu

 

Jarduera hau solte egin daiteke, baina oso egoki batu liteke “Energia berriztagarrien aktibistak“ ILS sozioekonomikoarekin. Bestalde, ikasleentzat aberasgarria izango litzateke alde zientifikoa lantzen duten beste ILS hauek egitea: “Energia Berriztagarriak - Hemen dator Eguzkia”, eguzki-energiari buruzkoa, eta "Energia berriztagarria-Haize ona”, haize-energiari buruzkoa.

ILS hau Ikaskuntza inklusiboaren diseinu unibertsalaren printzipioak (IUD) jarraituz diseinatu da.

Aztertzaileak: Eleftheria Tsourlidaki

Itzultzailea: Nere Sierra

Jarduera hau InSTEAM proiektuaren esparruan sortu da (N. 2019-1-ES01-KA201-064261).

 

No votes have been submitted yet.

View and write the comments

No one has commented it yet.